Imanol Uriberen “La fuga de Segovia” filma, denborak euskal zinemaren mugarri eta garai konbultso haien testigantza baliotsu bihurtu duena, 40 urte bete ditu, eta Ernest Lluch Kultur Etxeak “Memoria de una fuga” erakusketarekin ospatu du. La fuga de Segovia saiotik 40 urtera, gaurtik urriaren 30era arte.
1976ko apirilaren 5ean, ETAko 24 kidek eta zenbait erakunde eta partidutako beste bost katalanek ihes egin zuten Segoviako kartzelatik, eta bost urte geroago, ameslari talde batek gertakari haiek zinemara eramateko erronka hartu zuen bere gain.
Erakusketarekin batera, gaur Ernest Lluch zentroan bertan solasaldia egiteko aukera izango da, Imanol Uribe zuzendaria, Angel Amigo ekoizlea, Xabier Elorriaga aktorea eta Amaia Zubiria musikarekin.
Gainera, bihar, urriaren 2an, 19:00etan, filma ikusi ahal izango da Tabakaleraren zine-pantailan, Imanol Uribek eta Angel Amigok aurkeztuko duten saio batean.