eu  |  es  


  EKINTZAK > Jardunaldiak

EPE-APVk urtero antolatzen ditu bazkideon intereseko hainbat gai jorratzen dituzten formakuntza jardunaladiak teknika eta finantzamenduaren arloan. Bazkideei ez ezik, sektoreko profesional eta ikasleei zuzenduta daude.


  2016  

Ikus-entzunezko Ekoizpenen Erakusketa Independentea

Jarduanldi honetan ikus-entzunezko programaziorako eta erakusketarako ditugun espazio kulturalen inguruan hausnartu nahi izan dugu, hauen betekizunari, biziraupenari eta etorkizunean jarraitu ahal izateko dituzten laguntza publiko eta pribatuei buruz hitz eginez. Gure asmoa analisi sakona egitea eta gure hiriaren egoeraren diagnosi fidela egitea izan da, hala nola, Espainiako beste hiri batzuen ikus-entzunezko kalitatezko lanen erakusketa esperientziak ezagutzea eta elkar partekatzea.

Programa Deskargatu | Bideoak ikusi



Working Zinema

Malagako Zinemaldian Urrezko Biznaga lortu zuen Carles Torrasen Callback filma eta Jules D., aurreko urteko Working Zinema sariari esker aurrera atera den film laburra izango dira aurten jardunaldi honetara hurbiltzen direnak ikusi ahal izango dituzten filmak. Ostean, zuzendari bakoitzak solasaldia egingo du ekoizpen independentean duen esperientziari buruz hitz egiteko eta bertaratutakoei horren inguruan klabe batzuk emateko.

Arratsaldean, garapen bidean dauden proiektuekin ohiko networking saioa egingo da. Irabazleak 6.000€, aholkularitza profesionala eta baliabide teknikoetan datzan saria jasoko du proiektua (dokumentala, websaila, film laburra edo luzea) aurrera ateratzeko eta hurrengo urteko Working Zineman erakusteko. Aurretik, Filmarekt Hub inbertsore potentzialak ekoizleekin, sortzaileekin eta zine industriaren beste profesionalak kontaktuan jartzen dituen online plataformak eta DigiPen-ek, bideojokoen formakuntzan aitzindaria den Institutu Teknologikoak saio informatiboa egingo dute euren jarduerak azaltzeko. Aurten Working Zinema azaroaren 21ean egingo da, Bilboko Campos Elíseos antzokian. Working Zinema saria jaso ahal izatekoa nahitaezkoa da izena ematea eta networking saioan parte hartzea.

Egitaraua deskargatu | Oinarriak | Proiektua inskribatu



  2015  

Ikus-entzunezko Lurralde Finantziaketa

Abenduaren 1ean DOCK aretoan egin zen jarduladira 90 lagun inguru etorri ziren. Horien artean ekoizleak, EIKEN eta Bilboko Udaletxeko zein film commision-etako (Bilbao, Vitoria-Gasteiz eta Donostia) ordezkariak, alderdi politikoetako kideak eta Estatu osoko ekoizle elkarteen 15 bat ordezkari.

Jardunaldi honetan ikusentzunzeko lanen finantzaketaren hainbat arlo jorratu ziren, ez bakarrik publikoa, baizik eta pribatua ere. Ikusentzunezkoen gaineko araudi ezberdinen analisia egin zen gaur egungo panoraman hobetu daitezkeen aspektuei irtenbideak bilatzeko asmoz. Arratsaldean ondorioak landu ziren lurralde-ordezkarien artean egindako batzarrean.

Bideoak ikusi


Working Zinema networking

Azaroaren 16an jarduera berritzaile honen bigarren edizioa egin zen ZINEBI jaialdiaren egitarauaren barnean. Aurten 6.000€, aholkularitza profesionala eta baliabide tekinkoetan datzan saria irabazi zuen aurkeztutako proiektu batek.

Goizean Argi, La noche del virgen, La tercera ley de Newton, Gifted eta El ataúd de cristal filmen zuzendari eta ekoizleek beren esperientziari buruz hitz egin ziguten; film hauek aurrekontu txikiarekin ekoiztea lortzeko egin behari izan dutena, egin dituzten akatsak, lorpenak... Gainera film hauen aurrerakinak, fotogramak, e.a. jarri zituzten eta han bildu zirenen galderak erantzun zituzten Txarly Marquések (EPE-APV) zuzendu zuen solasaldi honetan.

Arratsaldean Campos Elíseos Antzokiko Kupula Aretoa talentu gaztez bete zen. Ikusentzunezko 23 proiektu aurkeztu zizkieten bertaratu ziren ekoizle, banatzaile eta Working Zinema networkingaren epaimahaikideei. Aurten gainera, hauetako proeiektu bat 6.000€ko saria, lana aurrera ateratzeko aholkularitza eta baliabide teknikoak jaso ditu.

Egitaraua deskargatu | Bideoa ikusi

ZINEBILAB - WEBDOK-a: Dokumentalaren oraina eta etorkizuna

ZINEBIK lekua egingo dio berriro ere 57. edizio honetan EPE-APVk antolatzen duen mintegi-tailer honi, beti bezala Euskadiko arte eta zine ikasle, zinegile gazte, ikusentzunezko enpresa eta produkzioan aditu edo zale diren guztiei zuzendua. Oraingoan, Jorge Caballero zuzendariaren eta Taller Estampa produkzio etxe entzutetsuaren eskutik (Pau Artigas, Roc Alabalat eta Marcel Pie Barba) hiru egunetan zehar garatu den topaketa teoriko-praktiko honen helburua izan da Webdok interaktiboaren gainean hausnartu, esperientziak partekatu eta azken joerak ezagutzea.

Programa


  2014  

Zinearen negozioa

Abenduaren 18an Campos Elíseos Antzokiko Kupula aretoan egin zen jarduladira 50 lagun baino gehiago etorri ziren, instituzio eta empresaren alorrekoak gehien bat. Horien artean banketxetako profesionalak, telefonia operadoreak, kabinete juridikoak, ekoiztetxeak e.a. empresa pribatuaren arloan eta ETB, EIKEN eta Bilboko Udaletxeko zein fim commision-etako (Bilbao, Vitoria-Gasteiz eta Donostia) eta alderdi politikoetako ordezkariak izan ziren instituzioen arloan.

Kataluniako finantzaketa ereduaz aritu ginen, Estatuko eta Euskadiko fiskalitatea aztertuko genuen zerga-arintzeei dagokionez eta etorkizunerako proposamenak bota genituen Estatu eta Euskadi mailako finantzaketaren inguruan. Horretarako, hurrengo adituak ekarri genituen mahaira: Joan Antoni González (Produktorea / Kataluniako zine- finantzaketa funtsaren aita intelektuala), Francisco Menéndez (Abokatu eta aholkularia - Singular Law), Eduardo Carneros (Fuego filmaren Produktorea – IEEekin esperientzia Euskadin), Manuel Monzón (Produktore eragilea – Monzon Films / Espainiako finantzazio eredu berrirako aholkularia) eta Carlos Juárez (Euskal Produktoreen Elkarteko lehendakaria).

Bideoak ikusi




Working Zinema networking

2014ko azaroan jarduera berritzaile hau jarri genuen martxan ZINEBI Jaialdiaren egitarauaren barnean, ikus-entzunezkoen arloko profesional zein ikasleei zuzendua.

Bilboko Campos Elíseos Antzokian azaroaren 20an egin zen jardunaldi honetan, Norberto Ramos (Hienas, 2011 / Summertime, 2012 / Faraday, 2013 / bideoklipak, iragarkiak, tb saioak, e.a.) produktore eta zuzendaria izan genuen zirkuitu komertzialetatik kanpo ekoizten duen esperientziari buruz hitz egiten, eta ostean, partehartzeileen artean networking saio interesgarri bati ekin genion.

Egitaraua deskargatu | Bideoa ikusi




ZINEBILAB

EPE-APVk berriz ere ZINEBIren egitarauaren barnean euskadiko ikus-entzunezko ikasleei, zinegile gazteei, enpresei eta adituei zuzuendutako prestakuntzako mintegi-tailer beteranoa ospatu zuen azaroaren 17tik 19ra bitartean Euskal Herriko Unibertsitateko Leioako kanpusean.

Hiru eguneko topaketa edo elkartaratzea izan zen, eta nahiz eta tailer motako ekintza praktika batzuk egon ziren, xedea ikuspuntu teoriko batetik Miquel Martí Freixas-ek sortu eta aurkeztu zuen zikloak pizten zituen galdera sakonen inguruan hausnartzea eta eztabaidatzea izan zen: Gertuko irudiak. Fikzioa, dokumentala, animazioa eta eleberri grafikoaren arteko konexioak.

Bideoak ikusi



  2013  

Low Cost Foro Tailerra

Euskal Produktoreen Elkarteak (EPE-APV), Euskal Herriko ikasle, zuzendari gazte, enpresa eta ikusentzunezkoen arloko profesiolaei zuzendutako formakuntza tailer hau antolatu zuen beste behin, ZINEBI 55 egitarauaren barnean. Hiru egunetan zehar, low cost produkzioaren inguruko profesionalen arteko topaketa honetan, mota honetako ekoizpenari buruzko hausnarketa egin genuen, krisi ekonomiko sakonaren testuinguruan dauden aukerak aztertuz, bertako zein nazioarteko laguntza publikoen murrizketari aurre egieko. Abangoardiako teknologiak erabili eta finantzaketa bide tradizioanalak alde batera utzita, bide berriak arakatu dituzten, sormen askatasun handiko eta esfortsu artistiko eta aurrekontu txikiko pelikulak aztertu genituen.

Egitaraua deskargatu



  2012  

Finantzaketari buruzko jardunaldiak

Euskal zine ekoizpena krisi garaian inbertsio-babesleku ezinhobea izan daiteke, zerga arintzeak erabiliz, erabateko itzulpena ahalbidetzen duelako. Merkatu internazionaletan bilatuz, Frantzia eta Koreako zine industriek dagoeneko apostu egin dute zine inbertsioaren eredu honen gainean mundu mailan erreferentzia bihurtuz, eta berriki, Brasilek eta Mexikok eredu hau jarraitu egin dute baita ere. Bermatutako inbertsio pribatua posible da desgrabazio fiskala bezalako tresnei esker, inbertsore bezala %35a aplikatu daitekeen zerga arintzeari, produktore bezala deduzitu daitekeen %20a gehitu ahal bait zaio. Baina itzulpenak dirutan izateaz ez ezik, marka irudia sor daiteke eta difusio erreztasunari esker muga internazionalak ireki daitezke, beste industria mota batzuetan pentsaezina den bitartean.

Jardunaldian izan genituen zuzenbide profileko profesionalek, euskal fiskalitatearen inguruko ikerketa baten ondorioz, zineman berme osoz inbertitzeko tresnak azaldu zizkiguten. Bestalde, Adrián Guerra produktore arrakastatsuak, "Buried" filmearen ekoizlea beste batzuen artean, merkatu internazionalean finantzaketa pribatuari esker ekoiztu dituen pelikulei buruzko esperientziari buruz hitz egin zigun.

Egitaraua deskargatu | Bideoak ikusi



Low Cost zineari buruzko jardunaldiak

Zine espainol eta euskaldunak krisi garaian aurreiritzirik gabeko pelikulak egtieko gai da, ikuslegoari gertukoak zaizkion gaiak jorratuz, baina horretarako huts egtieko beldurra galdu beharra dago, originaltasunari mugak jarri gabe. Guzti honetarako sormen askatasuna izatea ezinbestekoa da, baina espainiako pelikulen bataz besteko aurrekontuen pisuak oso zaila egiten du, diru asko behar ez izateak, bera, gure alde joko du kasu honetan.

Low cost zinea, anbizioa duen zinea da, errekurtsoak nola edo hala bilatzen dituena eta abangoardiako azken teknologiak erabiltzen dituena, finantzamendu forma berriak bilatzen dituena, zuzenagoa eta dagoenarekin edo ez dagoenarekin txinpartak ateratzen dituena.

Jardunaldi hauetan low cost pelikulen adibideak ekarri genituen, hauen ekoizle eta sortzaileekin hitz egin genuen eta ikus-entzunezkoen arloko kostu baxuko azken teknologiak ekarri genituen (kamerak, postprodukzio alternatiboa, soinua). Ikus-entzunezkoen sorkuntzaren ikuspegi berri batetik bultzatuz.

Egitaraua deskargatu | Bideoak ikusi