Aurreko edizioetan bezala, ZINEBIk eta Euskal Produktoreen Elkarteak (EPE-APVk) euskal ikus-entzunezkoen sektorea eta talentua babesten eta bultzatzen jarraituko dute.
Aurten, nazioarteko jaialdiaren 61. edizioan, ZINEBIk eta Euskal Produktoreen Elkarteak (EPE-APV) ZINEBI NETWORKING 2019: dokumentalen sorgunea. II Foro Profesional de Cine Documental de Bilbao. aurkeztuko dute Euskal Telebista (ETB), Bizkaiko Foru Aldundia (BEAZ), Bilbao Ekintza eta Europa Creativa Desk MEDIA Euskadirekin elkarlanean. Proiektu honek euskal zinemaren sormen olatu berria bultzatu nahi du eta zinema berri honen ekoizpenaren aldeko apustua egin. Horretarako, gure helburua tokiko ikus-entzunezkoen egituraren dinamizazioan laguntzea da, zinemagintzaren arloko agente eta bertako zein nazioarteko instituzio desberdinen arteko elkarlana eta kooperazioa bultzatuz.
Proiektu dokumental sortzaile eta independenteak babesteko asmoz, Networking-a etorkizunean garapen artistiko eta profesionala lortzeko plataforma izan nahi du. Esperientzia, jakin-mina eta ardurak partekatu eta proiektu dokumental berriak garatzeko sinergiak sortuz. ZINEBIren iritziz, aukera paregabea da gure gazte talentuek aholkularitza eskainiko dieten profesional eta adituekin harreman zuzena izan dezaten. Hauen gomendioak eta aholkuak jasoko dituzte proiektuak modu arrakastatsuenean garatzea bilatuz. Aholkularitza, hausnarketa eta sormena garatzeko gunea izango da ZINEBI NETWORKING 2019. Horretarako, ekitaldi honek belaunaldi berrien zinema ekoizpena bultzatzen duten zuzendariekin, ekoizleekin, instituzioekin eta sektoreko beste hainbat agenterekin aurrez-aurreko topaketa dinamika izango du.
Euskal ekoizpen independentea sustatzeko asmoarekin eta honen nazioarteko hedapen ahalmena indartzeko, irabazleak 10.000 euroko saria eta aholkularitza profesionala jasoko du ikus-entzunezko proiektua egia bihurtu dadin.
Oinarriak hemen kontsultatu daitezke.
2019/10/14 : IZENA EMATEKO EPEA ITXITA DAGO.
Leave a Reply