eu  |  es  


  ALBISTEAK >

  04-09-2017  

EPE-APVk eta ZINEBIk antolatzen duten Working Zinema networking 2017 deialdian parte hartzeko epea zabalik dago

Irabazleak 6.000€, aholkularitza profesionala eta ekoizpen baliabide teknikoak eskuratuko ditu ikus-entzunezko proiektua aurrera ateratzeko.

Baldintzak


Ekimen honetan euskal ekoizpena duten dokumental, webserie, film labur, edo luzeen proiekutek parte hartu dezakete.
  • Zuzendari bakoitzak proiektu bakarra aurkeztu dezake
  • Ez da onartuko lan bukaturik
  • Proposamenak orijinalak izan behar dute

Izena ematea

Deialdi honetan parte hartu ahal izateko beharrezkoa da formulario hau betetzea eta bertan eskatzen den dokumentazio gehigarria hurrengo helbidera bidaltzea: info@epe-apv.com . Proiektu hauek ZINEBI59 barnean antolatuko den Working Zinema jardunaldiko networking saioan parte hartuko dute.
Bidali behar den dokumentazioa (* batekin markatutakoak ezinbestekoak dira):
  • Proiektua azaltzen duen memoria*
  • Gidoiaren sinopsia*
  • Gidoia*
  • Zuzendariaren kurrikuluma*
  • Aurrekontua
  • Produkzio plana
  • Finantzazio plana
  • Fitxa tekniko eta artistikoa

Epea

Irailaren 4tik urriaren 31ra arte (barne) jasoko dira lanak.

| Oinarriak | Formularioa |

  29-12-2016  

BUNDO film laburra izan da aurtengo Working Zinema networkingeko irabazlea

30 lan baino gehiagoren artean hautatua izan den BUNDO proiektuak 6.000€, baliabide teknikoak eta aholkularitza jasoko ditu EPE/APV elkartearen aldetik urte baten buruan gauzatu ahal izateko. Ekoizleez eta ekoizpenaren arloko profesionalez osatutako epaimahai batek aukeratu du Working Zinema 2017an bukatuta ikusteko aukera izango dugun lan hau. "Jules D.", aurreko deialdian aukeratua izan zen lana, dagoeneko jaialdiz jaialdi ari da bere lehen sariak jasotzen.

  08-11-2016  

Working Zinema '16k badator: Jules D. , aurreko urtean irabazi zuen laburra eta Callback, Malagako zinemaldian garaile izan del filma primizian ikusi ahal izango dira

Filmarkethub plataforma eta DipPen-en aurkezpenaren ondoren ohiko networking saioa ere izango da 6.000 euro, aholkularitza profesionala eta baliabide teknikoak biltzen dituen sariarekin

Malagako Zinemaldian Urrezko Biznaga lortu zuen Carlos Torrasen Callback filma eta Jules D., aurreko urteko Working Zinema sariari esker aurrera atera den film laburra izango dira aurten jardunaldi honetara hurbiltzen direnak ikusi ahal izango dituzten filmak. Ostean, zuzendariek hitzegingo dute ekoizpen independentean duten esperientziari buruz hitz egiteko eta bertaratutakoei horren inguruan klabe batzuk emateko.
Arratsaldean, garapen bidean dauden proiektuekin ohiko networking saioa egingo da. Irabazleak 6.000€, aholkularitza profesionala eta baliabide teknikoetan datzan saria jasoko du proiektua (dokumentala, websaila, film laburra edo luzea) aurrera ateratzeko eta hurrengo urteko Working Zineman erakusteko. Aurretik, Filmarekthub inbertsore potentzialak ekoizleekin, sortzaileekin eta zine industriaren beste profesionalak kontaktuan jartzen dituen online plataformak eta DigiPen-ek, bideojokoen formakuntzan aitzindaria den teknologia interaktiboen eta bitarteko digitalen unibertsitate amerikarrak saio informatiboa egingo dute euren jarduerak azaltzeko.
Working Zinema Euskal Produktoreen Elkarteak ZINEBIren egitarauaren barnean antolatzen duen topagune irekia da, produktoreen eta ikusentzunezkoen arloko profesional eta ikasleen arteko elkarlana bultzatzen duena. Zine independente produkzioan adituak izaten dira bertan eta Working Zinema networking-ean parte hartzen dute aholkulari lanetan. Aurten Working Zinema azaroaren 21ean egingo da, Bilboko Campos Elíseos antzokian.

Working Zinema saria jaso ahal izatekoa nahitaezkoa da izena ematea eta networking saioan parte hartezea.

| Oinarriak | Formularioa |

  16-10-2015  

Zatoz Working Zinemara azaroaren 16an

Aurten 6.000€ euroko saria, baliabide teknikoak eta aholkularitza profesionala eskainiko zaizkio aurkezutako proiektuetako bati

Working Zinema topagune irekia da, produktoren eta ikusentzunezkoen arloko profesional eta ikasleen arteko elkarlana bultzatzen duena. Working Zinema 2015 azaroaren 16an egingo da eta zine produkzioan adituak diren aholkulariak izango dira bertan. Bi ekintza nagusi izang ditu:

Goizean, beren proiektuak modu ezberdinean, aurrekontu baxuarekin eta bide alternatiboak erabiliz aurrera atera dituzten zuzendariak izango ditugu mahai-inguru batean. Izan duten esperientzia azalduko dute, eta proiektu horien aurrerapen batzuk ikusteko aukera izango dugu, gehienak primizian. Gurekin izango ditugu El ataúd de cristal, La tercera ley de Newton, Argi, La noche del virgen eta Gifted Corporation lanen ekoizle edota zuzendariak.

Arratsaldean networking-ari ekingo diogu. Izena eman duten proiektuak aholkulari adituak izango dituzte euren zalantzak argitu ahal izateko eta, gainera, horietako bat 6.000€, aholkularitza profesionala eta ekoizpen baliabide teknikoetan datzan saria jasoko du. Irabazlea Working Zinema egin eta 20 egunetara jakinaraziko da EPE/APVren web orrialdearen (www.epe-apv.com) eta sare sozialen bitartez.

Saria jaso ahal izateko, hurrengo formularoa betetzea eta azaroaren 16 egingo dugun networking-ean parte hartzea beharrezkoa da.

| Oinarriak | Formularioa |


  2015-10-15  

Hemen da Basquezinema films & tv 2015

Hemen da Basquezinema films & tv aldizkariaren 5º alea.
Aurten biltzen dituen pelikulen artean Amama (Asier Altuna), Negociador (Borja Cobeaga), Lo profundo es el aire. Eduardo Chillida (Juan Barrero) eta Pelota II (Jørgen Leth & Olatz González Abrisketa) ditugu besteak beste. Euskal Produktoreen Elkarteak (EPE/APV) urtero kaleratzen du Euskal Ekoizpena duten film (luze, labur, tv movie) aipagarrienetakoak biltzen dituen katalogo hau.
Pelikulez gain, bertako zinemaldi eta film commission inguruko informazioa aurkitu daiteke.
Katalogo funtzioa duen urtekari hau 200 zinemaldi eta merkatuetara bidaltzen da Euskal Herrian egiten dugun lanaren erakusgarri modura, baina edozeinek online irakurri dezake gure webgunean (hemen) eta issu plataformaren bitartez ( www.issuu.com/basquezinema).


  2014-12-15  

"Zinearen negozioa" azaroaren 18an Bilbon

Ostegun goizean egingo dugun jardunaldi honetan Kataluniako finantzaketa ereduaz ariko gara, Estatuko eta Euskadiko fiskalitatea aztertuko dugu zerga-arintzeei dagokionez eta etorkizunerako proposamenak botako ditugu Estatu eta Euskadi mailako finantzaketaren inguruan. Gai hauek jorratzeko hurrengo hizlariak izango ditugu: Joan Antoni González (Produktorea / Kataluniako zine- finantzaketa funtsaren aita intelektuala), Francisco Menéndez (Abokatu eta aholkularia - Singular Law), Eduardo Carneros (Fuego filmaren Produktorea – IEEekin esperientzia Euskadin), Manuel Monzón (Produktore eragilea – Monzon Films / Espainiako finantzazio eredu berrirako aholkularia) eta Carlos Juárez (Euskal Produktoreen Elkarteko lehendakaria).

Zinearen negozioa une gozoa igarotzen ari da publikoaren aldetik azken aldian izan duen arrakasta dela eta. Izan ere, “8 apellidos vascos” fenomenoak jendea aretoetara masiboki bultzatu du, baina beste batzuek ere ikusleak erakartzea lortu dute, hala nola, “La isla mínima”, “El niño” edo “Pancho el perro millonario”. Hau guztia, sektorearen etorkizunerako behar-beharrezkoa den zine finantzazio estatala aldatu gabe ematen ari da, lortutako emaitzak egonkortzea ahalbidetuko lukeena, Espainiako zinearen sektorea lan eta negozio eragile bihurtuz.

Finantzazio eredu aldaketaren beharra argi eta garbi ikusten du sektoreak, autonomia mailan aurrerapauso garrantzitsuak eman diren arren, besteak beste Kataluniako babes-funtsa, teleoperadoreei ezarritako zergei esker lortutakoa, edota euskal zerga-arintzeak, onuragarriagoak Espainiakoekin alderatuta.

Hurrengo helbide elektronikoan izena ematea ezinbestekoa da: info@epe-apv.com

  2014-11-05  

Working Zinema, zinemagintzaren arloko networking topaketa azaroaren 20an Bilbon

Euskal Produktoreen Elkarteak (EPE-APV) ZINEBI56an aurkeztuko du, lehenbizikoz, ikus-entzunezko ekoizpenean eta ekoizpen zinematografikoan lan egiteko prozedura berritzaile hau, Campos Elíseos Antzokiko Kupula aretoan. Norberto Ramos ekoizle eta zuzendariak (Hienas, 2011 / Summertime, 2012 / Faraday, 2013 / bideoklipak, iragarkiak, telebistarako saioak e.a.) topaketa dinamizatu eta bere esperientziari buruz hitz egingo du, izan ere, zinema independenteko ekoizle aditua da eta askotariko sortze-lanak egin ditu zirkuitu komertzial handietatik kanpo, apropos. Honez gain, ikus-entzunezkoen industriako ikasle, aditu eta espezialistak bilduko dira, dauzkaten proiektu, kezka eta esperientziak konpartitzeko, zer interes komun dauzkaten jakiteko eta lankidetza estrategia berriak sustatzeko. Partaidetza doan da baina ezinbestekoa da aurretik izena ematea.

Eman izena 944 050 259 telefonoan edo info@epe-apv.com helbidera idatziz.

Egitaraua deskargatu

  2013-12-20  

EPE-APV, IBAIA eta EITBk lankidetza hitzarmena berritu dute

Maite Iturbe EiTBko zuzendari nagusiak, Joxe Portela IBAIA Ikus-Entzunezkoen Euskal Ekoizle Burujabeen Elkarteko presidenteak eta Carlos Juárez EPE Euskal Produktoreen Elkarteko presidenteak lankidetza ituna sinatu dute ostiral honetan, euskal ikus-entzunezko ekoizpen independentea sustatzeko lankidetzan jarraitzeko. Eusko Jaurlaritzako Kultura Sailak ituna babesten du, eta sinadura ekitaldian Jose Manuel Bujandak, Cristina Uriarte Eusko Jaurlaritzako Kultura sailburuaren Kabineteko zuzendariak, hartu du parte.

ETBk, Ibaiak eta EPEk elkarrekin lan egiten jarraituko dute ikus-entzunezkoen euskal ekoizpena bultzatu eta garatzeko, ekoizpen elkartuaren bitartez eta Euskal Herriko ekoizle burujabeek egindako ikus-entzunezkoen antena eskubideak eskuratuz. ETBk 4.137.388 euroko inbertsioa egingo du gutxienez 2013an, film luzeetan. Datorren urteko inbertsiorako diru kopurua oraindik itxi gabe dago. Aldaketa bat sartu da oraingoan, Euskal Telebistaren parte hartzeari dagokionez, ETB ez baita produktore bazkide izango jada. Aurreratzean, esplotazio eskubideak erosten parte hartuko du ETBk. Produktore independentearen mesederako izango da aldaketa, hartara produktoreek lanaren titularitatea ez baitute utziko.

2014ko abenduaren 31ra arte indarrean egongo den hitzarmenaren beste asmoetako bat 'Jatorrizko Finantziazioaren Ataria' lortzea da, proiektu kopuru zehatz batentzat. Proiektu hauek diruaren eta artearen ikuspegitik bideragarrienak izango dira. Horrela, Euskal Herritik kanpo euskal ekoizleek, bazkide ekoizleak bilatu eta proiektuen salmenta eskubideak negoziatzerakoan, babes sendoa izan dezan. (Iturria: EiTB)

Dokumentua deskargatu

  2013-11-26  

Kalean da "Basquezinema films & tv" aldizkariaren hirugarren alea

Bertako zein nazioarteko irakurlegoari zuzenduta dagoen argitalpen honek Euskal Herriko produkzioaren zati handi bat biltzen du: film luzeak, laburrak, dokumentalak eta tv movie-ak, urtean zehar estreinatu diren zein produkzio fasean dauden lanen informazioa eskainiz. Baina, katalogo funtzioa izateaz gain, aldizkari honetan zuzendariek beren lanei buruz egindako iruzkinak irakur diatezke, filmak sakonean ezagutzeko aukera emanez eta interes internazionala areagotuz.

Honez gain, Basquezineman ikus-entzunezko sektoreari buruzko informazio gehigarria irakur daiteke, hala nola, Euskadiko zinema jaialdi garrrantzitsuenen deskribapena eta datak eta Film Comissioen kontakturako datuak.

Bi bertsiotan aurkitu daiteke: Igelesa/Euskara edo Ingelesa/Gaztelania eta 200 zinemaldi eta merkatu internazional baino gehiagora banatzen da, hauen artean: Berlineko Zinemaldi Internazionala - Berlinale-, Veneziako Nazioarteko Erakusketa Internazionala - Bienalle -, Canneseko Zinemaldi Internazionala edo Sundance. Aldizkari honen bertsio digitalak gure webugunean bertan deskargatu ditzakezu eta ISSUU plataformaren bidez (www.issu.com/basquezinema) gure argitalpen guztiak kontsultatu daitezke deskargatzeko beharra izan gabe.


  2013-10-24  

Low Cost Foro-Tailerra azaroaren 18tik 20ra

Produktora, teknikaria, aktorea edota inbertsorea baldin bazara eta film luze edo laburren proiektu potentzialen bila bazabiltza, hona hemen zuretzako foro-tailerra. Bestalde, interesatzen zaizuna pelikulak ohiko parametroetatik kanpo zelan sortzen diren ezagutzea bada, hau zuretzako foroa ere bada. Low Cost Foro Tailerra azaroaren 18tik 20ra izango da.

Izena emateko 944 050 259 telefonora deitu edo hurrengo helbidera idatzi: info@epe-apv.com.

Egitaraua deskargatu