Zinebi Jaialdiak Zinebi Networking 2020: Dokumentalen Sorgunean parte hartzeko aukeratu diren zortzi film luze dokumentalen proiektuak iragarri ditu

with No Comments

 ZINEBI – Bilboko Dokumentalen eta Film Laburren Nazioarteko Zinemaldiak, Bilboko Udalak antolatua, ZINEBI Networking 2020: Dokumentalen sorgunea zinema dokumentalaren hirugarren foro profesionalean parte hartzeko aukeratu diren film luze dokumentalen zortzi proiektuak iragarri ditu. Foro honen bidez, ZINEBIk ikus-entzunezko produkzioa sustatu du nahi du Bilbon, Bizkaian eta Euskal Herrian. Tokiko talentuarentzako topagune honek Euskal Produktoreen Elkartearen (EPE-APV), Euskal Telebistaren (ETB),  Europa Creativa Desk MEDIA Euskadi eta Zineuskadiren babesa du. 

Hautaketa-batzordeak ZINEBIko zuzendaritzarekin urriaren 16an egindako bileraren ondoren hartu da erabakia. Aurkeztutako proiektuen kalitatea ikusita, ekoizteko, bideragarria izateko eta proposamen estetikoagatik, batzordeak eta zuzendaritzak Foroan ahalik eta kopuru handiena sartzea erabaki zuten. Horrela, honako hauek aukeratzea erabaki zen:

1) Almanaka (Jorge Moneo Quintana)

1860ko uztailaren 18an gertatutako gertaera berezi batek, non eguzki-eklipse oso batek hiria ordu batzuetan ilundu baitzuen, Almanaka eta haren zuzendari Jorge Moneo -Orbainak (2019) film laburraren sinatzailea eta La ciutat interior (2017) filmearen zuzendarikidea – baliatu zituen iraganeko, orainaldiko eta etorkizuneko hiriaren irudiei buruzko espekulazioak argitzeko. Kalakalab-ek ekoizten du.

2) Amores trashumantes (Iban Ayesta Aldanondo)

Ekaina da. Fran eta Domingo, Nafarroan geratzen diren azken transhumanteetako bi, artaldeek Pirinioetara igotzen dituzte. Franek ez du etorkizunik ikusten, eta ardiak saldu eta hegazti harrapariak hazi nahi ditu. Domingo bakarrik geratzeari beldur da. Sonora Estudios eta Emana Films-ek ekoizten dute Iban Ayestaren Pedra, Peixe, Rio (2010) film luzearen eta Vera (2013) film laburraren zuzendariaren film luze berria.

3) Asunto inconcluso (Oskar Tejedor)

Oskar Tejedorrek – (Cuidadores tituluaren errealizadorea (2010) eta En tránsito (2016)- zuzendutako film dokumentala, Victoria Mendozaren familiaren historia (70eko hamarkadako Gerra Zikin mexikarraren biktima) kontatzen du, herrialde hartako historiaren kapitulu honen ahanztura salatzeko.

4) Bayo Bayo Baby (Amaia Remírez)

Kanaki Films ekoitzia, Bayo Bayo Babyk Sierra Leonan filmatzen hastea aurreikusten du, Aminata eta Chennuren bizitzari eta testigantzei jarraituz, prostituzioaren eta Sierraleongo kartzela sistemaren biktimak baitira.

5) Los caballos mueren al amanecer (Ione Atenea)

Zazpi T’erdi Produkzioak eta Hiruki Filmak ekoiztuta, Ione Atenea -Enero (2019)- errealizadorearen proiektu berria  García Bartolomé margolariaren -(Antonio García Bartolomé marrazkilariarena eta haren ahizpa Rosaren (abeslari lirikoa)- bizitzan sartzen da, hil eta urte batzuetara bere etxea okupatzen duenaren begiekin.

6) If you wish to make an apple pie (Nagore Eceiza)

Nagore Eceizak, Quatre Films produkzio-etxe valentziarrarekin batera, Donostiako zuzendariak eta Koldo Almandoz zinemagileak idatzitako dokumentala aurkeztuko du. Protagonistak Dorine eta André dira, Indiako Gujarat hirian bizi direnak. Eceizak azaltzen duenez, “Romeo batek eta Julieta batek aukera bakarra aurkitu dute debekatutako maitasuna bizitzeko: leku sekretu eta ezkutuan ezkutatzea”.

7) Los Xey, una historia de película (Eneko Olasagasti)

Los Xey munduko musika talde ezagunenetako bat izan zen 1940an sortu zenetik 1961ean desegin zenera arte. Sincro Produkzioak XXI. mendean memoria berreskuratzeko saiakera egingo du Eneko Olasagasti aktore eta zuzendari gipuzkoarraren, Maitéren (Carlos Zabala, 1994, zuzendarikidea) zuzendariaren, eskutik. 

8) La piba de oro (Toia Bonino & Marcos Joubert)

Marcos preso dago Argentinako Sierra Chica espetxean. Kartzelan, bere jabetza preziatuena noizean behin estaldura duen telefonoa da. Harekin, bideoak grabatzen ditu Sol bikotearentzat, Melianarentzat (Solen alaba txikia) eta Toia Boninorentzat. Atekaleunek ekoitzitako film hau ezkutuko truke horren egunkaria da.

Hautatutako proiektuek tutoretza pertsonalizatuen saio batean parte hartuko dute Virginia García Del Pino zuzendari eta artistarekin, azaroaren 17an jendaurrean aurkeztu aurretik, on line ekitaldi batean (ZINEBIren webgunearen bidez irekian ikusi ahal izango da), Aida Vallejo sormen-zinema dokumentaleko irakasle eta espezialistak moderatua. Pitching saioan, hautatutako proiektuak profesional akreditatuen eta epaimahaiko kideen aurrean aurkeztuko dira: Jara Ayucar (ZINEUSKADIko & Basque Audiovisual komunikazio-arduraduna), Mehdi Bekkar (Senior Producer – Al Jazeera Documentary Channel), Loles Fanlo (Noucinemart eta D’A Film Jaialdiaren zuzendariordea), Ainhoa González Sanchiz (Europa Creativa Desk MEDIA Euskadi bulegoko arduraduna), Catherine Le Clef (Cat & Docs banatzaile frantziarraren presidentea eta CEO), Elena Mera Dios (Treeline galiziar banatzailearena) eta Ove Rishøj Jensen (Danimarkako dokumentalen aholkulari eta ekoizlea). Ondoren, aholkularitza bilera pertsonalak egingo dira epaimahaiko kideen eta produktore parte-hartzaileen artean.

ZINEBI Networking 2020: Dokumentalen Sorgunea saria Jaialdiaren itxiera-ekitaldian emango da azaroaren 20an, Arriaga Antzokian, saridunari 10.000 € zuzkidura esleituko zaiolarik.

ZINEBI NETWORKING 2020an parte hartzeko epea zabalik dago

with No Comments

Aurreko edizioetan bezala, ZINEBIk eta Euskal Produktoreen Elkarteak (EPE-APVk) euskal ikus-entzunezkoen sektorea eta talentua babesten eta bultzatzen jarraituko dute.

Aurten, Bilboko Dokumentalen eta Film Laburren Nazioarteko Jaialdiak eta Euskal Produktoreen Elkarteak (EPE-APVZINEBI NETWORKING 2020: dokumentalen sorgunea Bilboko Zinema Dokumentalaren III. Foro Profesionala aurkeztuko dute Euskal Telebista (ETB), Europa Creativa Desk MEDIA Euskadi eta Zineuskadi-ren elkarlanarekin. Proiektu honek euskal zinemaren sormen olatu berria bultzatu nahi du eta zinema berri honen ekoizpenaren aldeko apustua egin. Horretarako, gure helburua tokiko ikus-entzunezkoen egituraren dinamizazioan laguntzea da, zinemagintzaren arloko agente eta bertako zein nazioarteko instituzio desberdinen arteko elkarlana eta kooperazioa bultzatuz. Proiektu dokumental sortzaile eta independenteak babestea da asmo nagusia. 

ZINEBIren iritziz, aukera paregabea da gure gazte talentuek aholkularitza eskainiko dieten profesional eta adituekin harreman zuzena izan dezaten. Parte-hartzaileek haurengo mendoiak eta aholkuak jasoko dituzte proiektuak modu arrakastatsuenean garatzea bilatuz. Aholkularitza, hausnarketa eta sormena garatzeko gunea izango da. Horretarako, ekitaldi honek belaunaldi berrien zinema ekoizpena bultzatzen duten zuzendariekin, ekoizleekin, instituzioekin eta sektoreko beste hainbat agenterekin aurrez-aurreko topaketa dinamika izango du.

Euskal ekoizpen independentea sustatzeko asmoarekin eta honen nazioarteko hedapen ahalmena indartzeko, irabazleak 10.000 euroko saria eta aholkularitza profesionala jasoko du ikus-entzunezko proiektua egia bihurtu dadin.

Oinarriak hemen kontsultatu daitezke.

2019/10/12 : IZENA EMATEKO EPEA ITXITA DAGO.

ZINEBI NETWORKING 2019an parte hartzeko epea zabalik dago

with No Comments

Aurreko edizioetan bezala, ZINEBIk eta Euskal Produktoreen Elkarteak (EPE-APVk) euskal ikus-entzunezkoen sektorea eta talentua babesten eta bultzatzen jarraituko dute.

Aurten, nazioarteko jaialdiaren 61. edizioan, ZINEBIk eta Euskal Produktoreen Elkarteak (EPE-APV) ZINEBI NETWORKING 2019: dokumentalen sorgunea. II Foro Profesional de Cine Documental de Bilbao. aurkeztuko dute Euskal Telebista (ETB), Bizkaiko Foru Aldundia (BEAZ), Bilbao Ekintza eta Europa Creativa Desk MEDIA Euskadirekin elkarlanean. Proiektu honek euskal zinemaren sormen olatu berria bultzatu nahi du eta zinema berri honen ekoizpenaren aldeko apustua egin. Horretarako, gure helburua tokiko ikus-entzunezkoen egituraren dinamizazioan laguntzea da, zinemagintzaren arloko agente eta bertako zein nazioarteko instituzio desberdinen arteko elkarlana eta kooperazioa bultzatuz.

Proiektu dokumental sortzaile eta independenteak babesteko asmoz, Networking-a etorkizunean garapen artistiko eta profesionala lortzeko plataforma izan nahi du. Esperientzia, jakin-mina eta ardurak partekatu eta proiektu dokumental berriak garatzeko sinergiak sortuz. ZINEBIren iritziz, aukera paregabea da gure gazte talentuek aholkularitza eskainiko dieten profesional eta adituekin harreman zuzena izan dezaten. Hauen gomendioak eta aholkuak jasoko dituzte proiektuak modu arrakastatsuenean garatzea bilatuz. Aholkularitza, hausnarketa eta sormena garatzeko gunea izango da ZINEBI NETWORKING 2019. Horretarako, ekitaldi honek belaunaldi berrien zinema ekoizpena bultzatzen duten zuzendariekin, ekoizleekin, instituzioekin eta sektoreko beste hainbat agenterekin aurrez-aurreko topaketa dinamika izango du.

Euskal ekoizpen independentea sustatzeko asmoarekin eta honen nazioarteko hedapen ahalmena indartzeko, irabazleak 10.000 euroko saria eta aholkularitza profesionala jasoko du ikus-entzunezko proiektua egia bihurtu dadin.

Oinarriak hemen kontsultatu daitezke.

2019/10/14 : IZENA EMATEKO EPEA ITXITA DAGO.