Abenduaren 18an Campos Elíseos Antzokiko Kupula aretoan egin zen jarduladira 50 lagun baino gehiago etorri ziren, instituzio eta empresaren alorrekoak gehien bat. Horien artean banketxetako profesionalak, telefonia operadoreak, kabinete juridikoak, ekoiztetxeak e.a. empresa pribatuaren arloan eta ETB, EIKEN eta Bilboko Udaletxeko zein fim commision-etako (Bilbao, Vitoria-Gasteiz eta Donostia) eta alderdi politikoetako ordezkariak izan ziren instituzioen arloan.
Kataluniako finantzaketa ereduaz aritu ginen, Estatuko eta Euskadiko fiskalitatea aztertuko genuen zerga-arintzeei dagokionez eta etorkizunerako proposamenak bota genituen Estatu eta Euskadi mailako finantzaketaren inguruan. Horretarako, hurrengo adituak ekarri genituen mahaira: Joan Antoni González (Produktorea / Kataluniako zine- finantzaketa funtsaren aita intelektuala), Francisco Menéndez (Abokatu eta aholkularia – Singular Law), Eduardo Carneros (Fuego filmaren Produktorea – IEEekin esperientzia Euskadin), Manuel Monzón (Produktore eragilea – Monzon Films / Espainiako finantzazio eredu berrirako aholkularia) eta Carlos Juárez (Euskal Produktoreen Elkarteko lehendakaria).
- 2014