Azaroaren 16an jarduera berritzaile honen bigarren edizioa egin zen ZINEBI jaialdiaren egitarauaren barnean. Aurten 6.000€, aholkularitza profesionala eta baliabide tekinkoetan datzan saria irabazi zuen aurkeztutako proiektu batek.
Goizean Argi, La noche del virgen, La tercera ley de Newton, Gifted eta El ataúd de cristal filmen zuzendari eta ekoizleek beren esperientziari buruz hitz egin ziguten; film hauek aurrekontu txikiarekin ekoiztea lortzeko egin behari izan dutena, egin dituzten akatsak, lorpenak… Gainera film hauen aurrerakinak, fotogramak, e.a. jarri zituzten eta han bildu zirenen galderak erantzun zituzten Txarly Marquések (EPE-APV) zuzendu zuen solasaldi honetan.
Arratsaldean Campos Elíseos Antzokiko Kupula Aretoa talentu gaztez bete zen. Ikusentzunezko 23 proiektu aurkeztu zizkieten bertaratu ziren ekoizle, banatzaile eta Working Zinema networkingaren epaimahaikideei. Aurten gainera, hauetako proeiektu bat 6.000€ko saria, lana aurrera ateratzeko aholkularitza eta baliabide teknikoak jaso ditu.