Jardunaldi honetan hausnarketa sustatu nahi izan dugu gure hirian ditugun kultura-programazio eta ikus-entzunezko erakusketa espazioei buruz, beraien gizarte eta heziketa funtzioari buruz, gaur egun nola bizirauten duten, zein babes publiko edo pribatu dituzten egunerokotasunean mantentzeko eta etorkizunerako bideragarri izateko.
Gure sakoneko helburua honako hau izan da: adostasunak ehuntzea ikus-entzunezko industriaren esparru independenteko profesionalen artean, itunak adostea norbanako eta enpresen arteko elkarlanerako, izango diren ikusle berriak lortzeko, dagoeneko ikusleak direnen fidelizazioa eta gure kultura eremuko ikus-entzunezkoen sektore independentearen taldearentzako komunak diren marketin estrategiak lantzea.

  • 2017