Euskal Produktoreen Elkarteak (EPE – APV) eta ZINEBIK ZINEBI NETWORKING 2019 – Bilboko Zine Dokumentalari buruzko Foro Profesionalaren bigarren edizioa ospatuko dute, Eusko Jaurlaritzaren, Euskal Telebistaren (ETB), Bizkaiko Foru Aldundiaren (BEAZ), Europa Creativa Desk MEDIA Euskadi bulegoaren eta Bilbao Ekintzaren laguntzaz. Ekimen honen bitartez, tinko eutsiko diote euskal zuzendarien dokumentalen produkzio eta post-produkzioa sustatzeko konpromisoari. Hartara, 10,000 €-ko sari ekonomikoa bideratuko da, baita proiektu irabazlearentzat sektoreko profesional baten aholkularitza ere; eta zenbait topaketa antolatuko dira belaunaldi berriaren ekoizpen zinematografikoaren alde lan egiten duten zuzendarien, produktoreen, instituzioen eta sektoreko gainerako eragileen artean, betiere, euskal produkzio independentea dinamizatze aldera eta ekoizle zein lanen nazioarteko proiekzioa indartze aldera.