Norak (Ane Pikaza) hogeitahamar urte ditu, bere aitite argentinarrarekin bizi da eta Meri bere lagunaren seme-alabak zaintzen ditu nahi baino gehiagotan. Aititeren heriotzak, Dyane 6 urdin eta zahar bat utziko dio oinordetzan. Nahiz eta oso gaizki gidatzen duen, Euskal Herriko kostaldean zehar road trip bat egitera animatuko da Nora, aititeren errautsak, amamaren ondora eramateko. Bideak, benetako bidaiaria ez dela erakutsiko dio laster eta bere ametsa benetan ez zuela bere izaerarekin zerikusirik; aitzaki bat besterik ez zen bere buruari, askea izateko, hazteko, zauriak ixteko eta lehendabiziz zoriontsua izateko ere, aukera emateko.
Lara Izagirre Garizurietak (Un otoño sin Berlin) idatzita eta zuzenduta, Nora uda da, kotxe zahar bat, Euskal Herrian zehar bidaia bat, itsasoa, askatasuna, bizitzako detaile txikiak… baina batez ere, neska bat munduan bere tokia bilatzen.