80garren hamarkadaren hasieran, Enrique Villareal, El Drogas bezala ezaguna, Espainiako Rock talderik garrantzitsuenetariko bat sortu zuen; Barricada. Enrique, gerraosteko auzo batetan jaio eta krisiak markatutako momento historiko batetan bizi izan zen, klase arteko burruka eta diktaduratik ihesian zioan espainia batetan. Guzti honek, bere bizitza eta bere musika baldintzatu zuen. Bere letrak hainbat eta hainbat belaunaldietako gazteengan eragin zuzena izan dute eta bere abestietako askok arrakasta haundiak dira egun ere. 60 urte betetzear dagoela, dokumental hau musiko haundi honen erretrato intimo eta pertsonala da.

Natxo Leuza (N´diawaldi Bouly) zuzentzen du dokumental hau, non Enrique Villareal, El Drogas, pertsonaiaren erretratua marrazten den. Oso pertsonaia errespetatua da eta hautagai ezin hobea istorio unibertsal hau kontatzeko.

  • Género / Generoa: Documental / Dokumentala
  • Productora / Ekoiztetxea: Marmoka Films