Euskadi 2009. Lide (Patricia López Arnáiz) segurtasun-zaindaria da abia- dura handiko trena egiteko obretan. Proiektu horrek protesta soziala piztu du kalean. Behin, lanetik atera eta gaua parrandan eman ondoren, Lide etxera itzultzen da eta gosaria pres- tatzen du birentzat, baina bere alaba nerabea, Ane, ez dago. Hurrengo egu- nean, Anek agertu gabe jarraitzen du. Lidek lasaitasunari eusten dio; bez- peran eztabaida gogorra izan zuten, eta horregatik desagertu da ziur aski. Aneren gauzen artean bilaka, kontu- ratuz joango da ez duela egiaz alaba ezagutzen.
David Pérez Sañudok (Alardea, Un coche cualquiera) bere lehen film hau zuzentzen du, Marina Parésekin batera idatzia, eta aipatzekoa da Patricia López Arnáiz (El árbol de la sangre, La otra mirada) eta Jone Laspiur (Akelarre) aktoreen antzezpena.