Euskal zine ekoizpena krisi garaian inbertsio-babesleku ezinhobea izan daiteke, zerga arintzeak erabiliz, erabateko itzulpena ahalbidetzen duelako. Merkatu internazionaletan bilatuz, Frantzia eta Koreako zine industriek dagoeneko apostu egin dute zine inbertsioaren eredu honen gainean mundu mailan erreferentzia bihurtuz, eta berriki, Brasilek eta Mexikok eredu hau jarraitu egin dute baita ere. Bermatutako inbertsio pribatua posible da desgrabazio fiskala bezalako tresnei esker, inbertsore bezala %35a aplikatu daitekeen zerga arintzeari, produktore bezala deduzitu daitekeen %20a gehitu ahal bait zaio. Baina itzulpenak dirutan izateaz ez ezik, marka irudia sor daiteke eta difusio erreztasunari esker muga internazionalak ireki daitezke, beste industria mota batzuetan pentsaezina den bitartean.
Jardunaldian izan genituen zuzenbide profileko profesionalek, euskal fiskalitatearen inguruko ikerketa baten ondorioz, zineman berme osoz inbertitzeko tresnak azaldu zizkiguten. Bestalde, Adrián Guerra produktore arrakastatsuak, “Buried” filmearen ekoizlea beste batzuen artean, merkatu internazionalean finantzaketa pribatuari esker ekoiztu dituen pelikulei buruzko esperientziari buruz hitz egin zigun.

  • 2012