Aurreko edizioetan bezala, ZINEBIk eta Euskal Produktoreen Elkarteak (EPE-APVk) euskal ikus-entzunezkoen sektorea eta talentua babesten eta bultzatzen jarraitu dute. Aurten, nazioarteko jaialdiaren 60. urteurrenean, antolatzaileek ZINEBI NETWORKING 2018: dokumentalen sorgunea. Foro Profesional de Cine Documental de Bilbao. aurkeztu dute Euskadiko Produktoreen Elkartea (EPE-APV), Euskal Telebista (ETB), Bizkaiko Foru Aldundia (BEAZ) eta Bilbao Ekintzarekin elkarlanean. Proiektu honek euskal zinemaren sormen olatu berria bultzatu nahi du eta zinema berri honen ekoizpenaren aldeko apustua egin. Horretarako, gure helburua tokiko ikus-entzunezkoen egituraren dinamizazioan laguntzea da, zinemagintzaren arloko agente eta bertako zein nazioarteko instituzio desberdinen arteko elkarlana eta kooperazioa bultzatuz. Proiektu dokumental sortzaile eta independenteak babesteko asmoz, Networking-a etorkizunean garapen artistiko eta profesionala lortzeko plataforma izan nahi du.