EPE-APVk MAPArekin (ikus-entzunezko ekoizleen lurralde-mahaia) batera antolatzen duen jardunaldi profesional honen helburu nagusia da hausnartzea nola egin dezakegun aurrera zinemako eta ikus-entzunezko fikziozko paradigma berriak sortzeko, gure administrazio publikoen laguntzaz, egoera latz batean murgilduta, zeinetan maiz gure jardueraren izaerarekin, hau da, mugimenguan dauden irudiez osatutako historien sorkuntzarekin, zerikusirik ez duten gaiak lehenesten dira; egoera kontraesankor horretan, badirudi interes publikoaren bermatzaileek ez dutela aitortzen ekoizlearen papera bera arte-ekintzaile, industria-ekintzaile eta kalitatezko enpleguko ekintzaile gisa.
Pandemia egoera dela eta, jardunaldia telematikoki egiten da Zoom aplikazioa erabiliz.